XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IN MEMORIAM JOAN COROMINES (1905-1997)Bilbo, 1997-04-25
1997ko urtarrilaren 2an itzali zen Pineda de Mar herrian (Bartzelona) Joan Coromines i Vigneaux hizkuntzalari hauta, mende honetako hizkuntzalari hoberenetakoa, 91 urterekin.
Hizkuntza erromanikoei, batez ere erdiuhartekoei dagokiela, aberats-aberatsa da haren lana, baina euskararen alorrean ere handia da Coromines jaunaren ekarria.
Bartzelonan sortu zen 1905ean.
Aita Pere Coromines zuen, abokatua, idazlea eta politikaria. Unió Federal Nacionalista Republicana-ko burukidea, Bartzelonako zinegotzia eta
Geroago, Autonomia Estatutuaren idatz-batzordekidea izan zen, Esquerra Republicanako bozeramailea Madrilgo parlamentuan eta Generalitateko Justizia eta Zuzenbide sailburua.
Ama, berriz, Celestina Vigneaux, pedagogo ezaguna zen, Katalunian Montessori metodoa sartzen lagundu zuena.
Joan Coromines berehala nabarmendu zen Unibertsitateko ikasle gisa.
Zuzenbide eta Filosofia eta Letretako karrerak egin zituen Bartzelonan. Udako oporraldiak Aranen ematen zituen, Lès herrian.
Primo de Rivera diktadorearen aurkako matxinadan parte hartu ondoren, Montpellier-era bidali zuen aitak.
Han Grammont eta Millardet-ekin ikasi zuen. Itzultzean, 1928an eskuratu zuen lizentziatura, eta Madrilen burutu doktoregoa, Ramón Menéndez Pidal eta Américo Castro irakasleekin.
1931ean argitaratu zuen tesia,
Tesi gaira askoz geroago itzuli zen, eta 1991an argitaratu zuen
Berriro ere Bartzelonan,